Hector Urraren, De metáforas y metamorfosis

Hector Urraren, De metáforas y metamorfosis

“Metaforak eta metamorfosiak”

Hector Urra (Iruñea, 1973) margolari eta eskultorearen obran, figura bakoitza iragaitzazko lurralde bat da: zatikatu, birmoldatu eta berriz irudikatzen den gorputza, gizaki gisa definitzen gaituen hartaz hitz egiteko. “Metaforak eta metamorfosia” lanean, artistak bere “sentimenduen arkeologia” pertsonala sendotzen duen margo-multzo bat bildu du oraingoan, hauskortasuna eta denboraren igarotzea bezalako kontzeptuen inguruko bilaketa iraunkorra.

Pinturan eta eskulturan trebatua, keinua eta prozesu fisikoa identitate ardatz bihurtu ditu Hectorrek. Bere eskuetan, egurra, harria edo pigmentua ez dira materiak bakarrik: erritmoak, arnasketak, zalantzak eta ziurtasunak dira, biografia emozional baten estratu gisa inskribatuta geratzen direnak. Bere eskulturak, zati kolatu, mihiztatu eta zizelkatuez osatutakoak denboraren taupada erakusten du; bere pinturak, orbanak, ehundurak eta testuak uztartzen ditu, erretaularen tradizioa eta klasikoen oihartzuna gogora ekartzen dutenak.

Diziplinen arteko etengabeko elkarrizketa horretan, figurak benetakoaren eta sinbolikoaren arteko espazio batean bizi dira. Galderak iradoki eta obra bakoitza gelditzeko eta barrura begiratzeko gonbidapen bihurtzen duten elementuak, hausturan egia eta edertasun forma bat aurkitzekoak. Urrak ornamentazioa, sinboloa eta erreferentzia klasikoa —Safo, musak, bodegoia— berreskuratzen ditu, ez nostalgia gisa, aurretik dugun leinu sortzailearen aitorpen gisa baizik. “Metaforak eta metamorfosia”, zentzu horretan, beste sortzaileei eta mendeetan zehar irauten duen giza bultzadari egindako omenaldia da: imajinatzeko eta eraldatzeko borondate hori.

Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidearekin, artistak bizi-bide gisa ulertzen du oraindik sorkuntza, inoiz ixten ez den etengabeko ikasketa gisa. Bere obrek, intimoak, apartekoa eraikitzeko gai garela gogorarazten digute, baina baita gu hausteko ere; garai hauskor batean bizi garela, baina dedikazioan, eta sortzeko egintzan, erresistentzi modu argitsu bat dagoela.

Erakusketa honetan, metamorfosia ez da gai bat bakarrik: artearen eta gizakiaren izaera bera da. Gonbidapen bat, Urraren beraren hitzetan, “buru irekiz, imajinatzeko eta amesteko borondateaz” begiratzeko, sentiberago, kontzienteago eta, agian, libreago egiten gaituen horrekin topo egiteko —une batez bada ere—.

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.