Artxiboa
IKERKETA-ZENTROA
Museoko Ikasketa Zentroaren artxibo dokumentala
Museoaren funtzionamenduan eman diren urteetan, hemeroteketan eta artxibo lokaletan, foraletan, nazionaletan eta nazioartekoetan egindako bilaketa sakonari esker bildu den dokumentazio guztia modu ordenatuan osatzen du. Maezturen familiaren dokumentazio eskasaren kopiak biltzen ditu batez ere, baita garai hartako prentsa-artikuluen aukeraketa garrantzitsu bat ere, Gustavo de Maezturen bizitza- eta arte-ibilbidean arakatzeko.
Orain arte, Arabako pintoreari buruzko dokumentazio gehiena biltzen du artxiboak, baina denborarekin Maeztu familiako gainerako kideetara zabaldu nahi da, bereziki Ramirora – XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako pentsalari eta kazetari garrantzitsua – eta Mariara – emakumearen eskubideen defendatzailea eta Madrilgo Andereñoen Egoitzaren sortzailea –.
Artxibo hau irekita dago bai ikertzaileentzat eta baita jende guztiarentzat ere, eta doan kontsulta daiteke. Horretarako, Museoaren Zuzendaritzarekin harremanetan jarri behar da. Kontsultaren ordutegia asteartetik ostiralera da, 09:30etik 13:00etara.