Liburutegia


IKERKETA-ZENTROA

Gustavo de Maeztu Museoko liburutegia 40.000 liburuki inguru biltzen dituen liburutegi espezializatua da. Gaur egun katalogazio eta informatizazio prozesuan dago, eta 7.000 ale inguru katalogatuta daude dagoeneko, webguneko bilatzaileanaurki daitezkeenak..

Maeztu anaien lanek eta XIX-XX-XXI. mendeetako arte katalogoek osatutako bilduma interesgarria du. Horri beste diziplina batzuetako bibliografia sorta garrantzitsua gehitzen zaio, hala nola Gustavo de Maeztuk bere sormen jarduera garatzen duen garaiko historia, literatura eta pentsamendua.

Beste zutabe garrantzitsu bat museologiari eta ondareari buruzko liburukiak dira, baita erreferentziazko liburu batzuk ere (hiztegiak).

Liburutegiak, gainera, eranskin bat du Gune Didaktikoan, dohaintza berezi batetik datorren funts bibliografiko handi bat biltzen duena, eta Egiptoko distira kulturaletik hasi eta XIX. mendeko arterainoko lanak batzen dituena, historia edo literatura bezalako beste diziplina batzuk ahaztu gabe.

Funts horiek guztiak Museoko liburutegiko irakurketa-gunean kontsulta daitezke, doan eta libre, mailegu pertsonalik gabe.

Kontsulta-ordutegia asteartetik ostiralera da, 09:30etik 13:00etara.

Liburutegi digitala

MUSEOAK DOAN ESKAINTZEN DIZU ONDORENGO LIBURUAK PDF FORMATUAN DESKARGATZEKO AUKERA
 
Liburutegia

Estella - Lizarra


Descargatu
Liburutegia

Guía Museo Gustavo de Maeztu


Descargatu
Liburutegia

Estrella y lises del Barroco estellés


Descargatu
 
 
Liburutegia

Gustavo de Maeztu

Estanislao Mª de Aguirre

Descargaatu
Liburutegia

Un caballero en velocípedo

Gustavo de Maeztu

Descargatu
Liburutegia

Gustavo de Maeztu

Camino Paredes Giraldo

Descargatu
 

Ikasketa-zentroaren zerbitzuak