Eraikina

parallax background
 

Eraikina


Granadako Dukeen Jauregia

Granadako Egako dukeen jauregia ere esaten zaio, eta Nafarroako erromaniko zibilaren erakusgarririk onena da. San Martin plazan eta San Pedro de la Rua elizaren parean dago, Donejakue Bidearen puntu giltzarrian, Lizarratik igarotzean. Fatxada nagusia harlanduzko bi solairutan dago eraikita, eta erlaitz molduratu xume batek banatzen ditu altueran.

Beheko atala, kalearen mailan dagoena, lau arku zabalen bidez irekitzen da, hormari atxikitako zutabeek markoztatuta. Zutabeok, landare eta historiadun erako dekorazioa duten kapiteletan errematatzen dute. Ezkerraldean, forma estilizatuko irudi batzuk daude, Roldanen eta Ferragut erraldoiaren arteko borrokaren pasartebat kontatzen dutenak. Abakoan grabatutako letrek pertsonaiak identifikatzen dituzte, "Pheragut", "Rollan", "Martinus me fecit", "Logroñokoa", eta Martinus izan zen hura egin zuen artista.


Erakusketa iraunkorreko aretoak


1 / 9
Skip to content