Lizarra ezagutu
LIZARRALDEA, NAFARROAREN FUNTSA
Nafarroa helmuga erakargarri gisa finkatu da oporraldi on batez, asteburu luze batez, ihesaldi labur batez gozatzeko. Nafarroak helmuga ezin hobea du, eskaintza, paisaia, monumentu, gastronomia eta jende ugari biltzen dituelako, eta Lizarraldean beste inon ez bezala laburbiltzen da Nafarroako barietate hori.
Lizarraldean, baso atlantikoetako naturaz eta paisaia mediterraneoaz, mendilerroez eta lautadez, berdeaz eta horiaz, eta horien nahasketaz gozatuko dute.
Lizarraldean, artezaleek monumentu erromaniko garrantzitsuak ikusi ahal izango dituzte Donejakue Bideko mugarri nagusietan, baita edozein herritan ezkutatutako bitxi txikiak ere. Baina, era berean, tenplu gotiko bikainak, jauregi errenazentista delikatuak, etxetzar barroko sendoak eta arkitektura garaikidearen erakusgarri interesgarriak ere bisitatu ahal izango dituzte.
Lizarraldean, gastronomia ona gustuko dutenek haragi mamitsuak, gazta gozoak, lekale samurrak, baratze aberatseko barazkiak, zainzuriak, pikillo piperrak, ardo bikainak, patxaranak... dastatu ahal izango dituzte.
Zatoz. Ezagutu Nafarroa. Hurbil zaitez Lizarraldera, Nafarroako esentziara.
Tokiak
Donejakue bidea, Lizarra (hiri monumentala), Urbasa eta Andia mendilerroak, Monasterioak, Fiestrak eta tradizioak...
Ostatuak
Landetxeak, ostatuak, hotelak, kanpinak, erromesen aterpetxeak, ostatuak...
Gastronomia
Lodosako pikillo-piperra, Nafarroako esparragoa, ardoak, gaztak, potxak, bildotsa txilindron erara, ajoarrieroa, egur-labean erretako txanela...