Museoen Nazioarteko Eguna Gustavo de Maeztu museoan

Museoen Nazioarteko Eguna Gustavo de Maeztu museoan

Museoen Nazioarteko Kontseiluak (ICOM) Museoen Nazioarteko Eguna sortu zuen 1977an, jendea sentsibilizatzeko museoek duten zereginaz gizartea garatzeko, eta Gustavo de Maeztu Museoak jarduera batzuk prestatu ditu maiatzean egun hori ospatzeko

Urtero, 1977az geroztik, ICOMek (Museoen Nazioarteko Kontseilua), museoen eta profesionalen nazioarteko erakundeak, munduko natur eta kultura-ondarea zaintzeko, mantentzeko eta komunikatzeko, Museoen Nazioarteko Eguna antolatzen du maiatzaren 18an.

Museoen Nazioarteko Egunaren helburua da museoek kultura-trukerako, kulturak aberasteko eta herrien arteko elkar ulertzea, lankidetza eta bakea garatzeko duten garrantziaz jabetzea.

Museoek funtsezko ekarpena egiten diegu gure komunitateen ongizateari eta garapen jasangarriari. Era askotara laguntzen dugu Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko: klimaren aldeko ekintzari laguntzea eta gizarteratzea sustatzetik, gizarte-isolamenduaren aurkako borroka eta buru-osasunaren hobekuntzara.

Museoen Nazioarteko Egunerako aurten diseinatu den gaia hauxe da: «Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea»

Museoek zeregin bat dugu etorkizun jasangarriak eratzeko eta sortzeko, hezkuntza-programen, erakusketen, dibulgazio komunitarioko jardueren eta ikerketaren bidez.

Horretarako, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak diseinatu ditugu Gustavo de Maeztu museoan.

Maiatzaren 18an (osteguna) hasiko gara, 11:30ean, «Gonbidatutako lana» aurkeztu eta inauguratzearekin. Gustavo de Maeztuk 1915 eta 1919 artean mihise gainean egindako olio- pintura baten «Gizonezkoen erretratua» lana aurkeztuko da. Gustavo de Maeztu Museoari eman zaio gordailuan eta Estella-Lizarrako Udalak onartu egin zuen 2022an. Iñigo Perez de Rada jaunarena da

Erretratu iradokitzaile eta sakona da, eta begiradaren indarrean, kontraste kromatikoen boterean eta erretratua egiteko Gustavok erabiltzen dituen baliabideen esentzialtasunean oinarritzen da.

Maiatzaren 20an, 12:00etan, bisita gidatua eginen da «Nafarroako paisaia historikoak: ikuspegi bat» erakusketara. Jose Maria Muruzabal jaunak, Artearen Historiako doktore eta bildumaren jabeak, eginen du bisita.

Hurrengo egunean, maiatzaren 21ean, igandea, 12:00etan, “jazz-saioa” izanen da, Fernando Sanchezek zuzendua. Fernando Sanchezek berak (saxoa, tenorea eta klarinetea) eta Caco Santolavak (gitarra) hartuko dute parte.

Maiatzaren 27an (larunbata), 12:00etan, bisita gidatua eginen da «Kolorea eta gardentasuna: Muranoren beira ezagutzen» aldi baterako erakusketara. Erakusketan komisarioa eta bildumaren jabea den Jesus Sesma Sesma Nafarroako Gobernuko arkeologoa da.

Sarrera jarduera hauetan guztietan doakoa da eta adin guztietako jendearentzat dira. Gainera, museoa udako ordutegian bisita daiteke; asteartetik ostiralera 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara; astelehenetan museoa itxita egoten da.