«Erresilientzia zelaiak» erakusketa

«Erresilientzia zelaiak» erakusketa

2022ko abenduaren 22tik 2023ko martxoaren 26ra bitartean bisitatu daiteke, artistaren ekoizpen berriena da

Gustavo de Maeztu Museoak Fermin Alvira artista nafarraren lanik berrienaren erakusketa biltzen du 2022ko abenduaren 22tik 2023ko martxoaren 26ra, aldi baterako erakusketen aretoan.

«Erresilientzia zelaiak» artistaren azken ekoizpena da. Haren lanetan, kolorea edo kolorerik eza emozioak adierazteko bidea da. Gardentasuna, arintasuna, bitartekoen bateraezinta- suna, halakoak ageri dira lan-metodoetan, teknika eta baliabide sorta nabarmena uztartuz. Sortze-formulen mendean sartu gabe, Fermín Alviraren margolanek hizkuntza bereko zati gisa sustatzen dute figuratiboaren eta abstraktuaren elkar bizitza, dimentsio espiritual eta traszendentearen ideia erromantikoaren bila. Motibo protagonistek grabitaterik gabeak dirudite, pinturaren espazioan flotatuko bailuten.

Erakusketa-proiektua bereziki sortu da Gustavo de Maeztu Museoko espaziorako. Artistak, aspalditik hona, lankidetzazko harreman afektiboa dauka museoarekin. Proposamenarekin batera, hainbat tailer eta jarduera eginen dira parte-hartzea sustatzeko eta erakusketa gunea topagune izan dadila bultzatzeko.

Izenburua begi-keinua da Espresionismo abstraktuaren “Koloretako zelaiak” adierazpenari eta ideia bat ekarri du gogora, hots, artearen esparrua emoziozko gune segurua dela, bai eta borrokarako eta hobetzeko gunea ere. Era berean, “Kontzentrazio esparruak” ekar ditzake gogora, leku horietan erresilientziak muturreko balioa hartzen baitu. Erakusketak hausnarketa proposatzen du, materialen kondizioa adierazkorragoa egiten den lanetatik abiatuta. Oihal urratu eta berrituak, collageak, berrerabilitako zatiak…, hori guztia kalte ordaindua, askatasuna, bakardadea, paisaia, edertasuna…