“El tiempo detenido” erakusketa

“El tiempo detenido” erakusketa

 

“El tiempo detenido” erakusketa 2022ko ekainaren 10etik irailaren 2ra bitartean egonen da ikusgai. Hogeita sei olio apartek osatzen dute, eta sormen-lan horietan beren kontzeptu pertsonal sortzailea islatzen dute. Kontzeptu horretan, kontzentrazioaren edo meditazioaren bidez, denbora gelditu egiten da, eta ikusten dena behatzen dugu, sakontzeko eta ikusezina ikusteko.

Gustavo de Maeztu Museoan, 2022ko ekainaren 10etik irailaren 2ra bitartean, aldi baterako erakusketen aretoan, Jesús Rivero artistaren lanaren banakako erakusketa izanen da, 1966an Iruñean jaioa.

Hogeita sei olio-pintura ditu proiektu honek, taularen eta mihisearen gainean. Hainbat formaturen bidez, gizakiak esku hartutako paisaietan sartzea lortzen du artistak, eta, kontzentrazioaren edo meditazioaren bidez, ikusezina, egia ezkutua, sakontzen diren elementu ikusgarriak behatzea, agian artistaren aura izan daitezkeenak.

Jesus Riveroren lana gehienetan hustua, sakona eta laburra da. Artistak urruneko motiboetara hurbiltzea lortzen du, benetako ikerketa-ariketa batean. Bere exekuzioak figuratiboak eta magikoak dira.

Erakusketa honetan, sortzaile nafar sendo eta seguru bat ezagutuko dugu. Artista honen sormen- metodoak Nafarroako pinturaren onenari jarraipena ematen dio, eta irudikapen enigmatiko batzuk ematen dizkigu, gogorarazleak diren irudiak. Naturan eta bizitzan dugun zeregina behatzera eta hausnartzera bultzatzen gaituzten oroitzapen isilak.

Erakusketarako sarrera doakoa da, eta udako ordutegian (asteartetik larunbatera), 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara; igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.

BIZITZA ETA ARTE IBILBIDEA:

Jesús Riverok Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan ikasi zuen eta Nafarroako Unibertsitatean pintura intentsiboko tailerren bidez osatu zuen bere prestakuntza. Oso gaztetan hasi zen artearen munduan. Marraztu eta pintatzen zituen bere familiaren eta lagunen erretratuak. Bere ibilbide artistikoan zehar hainbat sari jaso ditu, gehienak Zizur Nagusiko edo Tuterako herrietako aire zabaleko pintura lehiaketekin zerikusia dutenak.