MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA 2022KO MAIATZA

MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA 2022KO MAIATZA

           Emozioak pizten Gustavo de Maeztu Museoan

Gustavo de Maeztu Museoak hainbat jarduera eginen ditu maiatza
hilabete osoan barna egun hori ospatzeko. Horretarako, jarduera hauek
prestatu ditugu:
Maiatzaren 1etik 29ra, photocall bat izanen dugu Museoko espazio batean,
argazki bat egin nahi duen ororentzat, artelanekin harremanak pizten dituen
emozioak eta bisitaz gozarazi ahal izateko.
Maiatzaren 14an, 12:00etan, bisita gidatua eginen da ingelesez, Maria Oderiz
hezitzaileak egina. Ospakizun honetarako diseinatutako bisita da, gure bilduma
publiko berrietara hurbiltzeko eta artearen bidez herritarrengan emozioak
pizteko. Ibilbide sortzaile eta berritzailea izanen da.
Maiatzaren 22an, 12:00etan, Jazz Session bat izanen da Fernando Sánchez
eta Javier Olabarrieta musikariekin. Musika gogorarazlearen errepertorioa
interpretatuko da, bisitariek obrak musika notekin lagundurik ikusteko aukera
izan dezaten.
Maiatzaren 28an, 11:00etan, Rap saio bat eginen da Museoan, emozioak eta
eduki artistikoak raparen erritmoan azaltzeko. Rubén Lapuente eta Unai
Cantero raperoen musika sormena izanen da, modu desberdin, gazte eta
gaurkotuan.