G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 El Gato Azul - 1911  Pag.  1 2 3 

Artistek elkartearen asmoaren inguruan aurrera segitzen zuten bitartean, Gustavok bere bigarren eleberria argitaratu zuen. 1911ko lehen erdialdean, Lutchieneko erretiroan, Tomas Meabe ondoan zuela, bizi zuen giro lasaian idatzi zuen, eta bigarren hau ere Madrideko Francisco Beltrán liburudendak eman zuen argitara, hitzaurrea Ramiro anaiarena zuela.

Gustavoren hitzetan, akziozko eleberria dugu hau. Hitzaurrean, Ramirok, bere anaia Gustavoren aurkezpen bete-betekoa ematen digu, esanez harentzat errealitateen mundua ez zela ez gustukoa, ez eta onargarria ere: “Espirituaren ijitoen leinukoa da hura”. Izan ere, ijitoa aldi berean harro eta otzan baita gizartearen aurrean. Indarrez azpiratua, bere gogoaren zoko sakonen batean gauza alai, deslai eta ezinezkoen laguna da; ezinezko den horrek pizten du ijito hori, eta horrekiko atxikimendu eta ametsean bizi da, non ez duen liburuetan adierazten, era honetao liburuetan, hain zuzen ere.