G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 Euskal Artisten Elkartea- 1910  Pag.  1 2 3 4 5 6 7 

1910. urteak izanen duen garrantzia ikusiko dugu ondoren. Apirilean Nemesio Mogrobejo hil zen. Uztailean, euskal artista talde jori batek bere lanak bidali zituen Mexikoko erakusketara, era honetan ezagutzera emanez hemengo une artistikoa itsasoz bestaldera. Urrian eta azaroan Mogrobejoren omenezko erakusketa izan zen, eta Arte Ederren 6. Erakusketa. Bere hartan hasi zen sortzen Euskal Artisten Elkartea, Maezturen atxikimendu estuaz beti ere, kanpora zabaltzeko kontuari zegokionez, batez ere.

Azaroaren batean, Quintín de Torreren estudioan elkartu ziren artista anitz, Arte Ederren Zirkulua sortzea zutela solasgai. Artearen adierazpen guztiak ordezkatzen zituzten aristak elkartu ziren han, hala nola idazleak, margolariak, eskultoreak, arkitektoak eta musikoak.