G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 Pentsamolde kritikoa  Pag.  1 2 3 4 5 6 7 8 

1910eko irailaren 10ean, goizeko hamaiketan, Filarmonikoaren Jai Aretoan Nemesio Mogrobejo artista zenduaren lanen erakusketa zabaltzen zen, hasierako hitzaldia Miguel de Unamuno jaunak eskaini beharra zelarik. Intelektual anitz izan ziren omenaldian, eta bertako prentsak hainbat hizlariren hitzak bildu zituen, besteak beste Tomás Meabe eta Juan de la Encinarenak.

Mogrobejoren omenaldi hartan Tomás Meabek irakurri zuen testua gogorra izan zen, gizartearekiko kritikoa: izan ere, gizarte honetan “itsusikerien merkatariak” aberasten baitira, herri berean artistak “guztiok dakigun horretaz hiltzen zaizkigularik”.