G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 Asmoz beteriko gizon kementsua  Pag.  1 2 3 4 5 

Bilbora itzulita, neguan, Arriagako solasaldiei heldu zieten berriz ere. Gustavo berarekin batera, han izaten ziren Arruetarrak, Laureano Marcaida eta beste, gauean solasean. Leku jendetsu hartako arrabotsaren erdian, ez ziren oso nabarmenak gertatzen haien solasaldiak. Eta inoiz gertatzen bazen zerbait deigarria, tartean izanen zen noski Gustavo de Maeztu.

Gustavo zen, izan ere, solasaldi hartan arima jartzen zuena, paradoxarik harrigarrienak nahiz egitasmo zoragarrienak hizpidera ekarriz. Egitasmo haietako asko gauzatzeko zorian izan ziren, eta beste hainbeste ez ziren gauzatu, diru falta gaindiezina zela medio. Aurrera atera zenetako bat xaboi lantegia sortzea izan zen, beso indarrez eragindako xaboia egitekoa. Espezialitatea xaboi arrunta izanen zen. Xaboia egiteko gidaliburua eta osagaiak eskuratu, eta ore arrunta egiteari ekin zioten, Zabalguneko sabai zabal eta ilun batean.