G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 Sevilla - 1908  Pag.  1 2 3 

Abentura honek porrot egin ondoren, Gustavok eta José Arruek aire berrien bila abiatzea erabaki eta udaberrian Betisen hirira jo zuten, Sevillara, hango beren egonaldia ekaineraino luzatuz. Hemen, Pablo Arriarán margolari hegoamerikarrarekin batera hiriko tradiziorik handieneko auzoan kokatu ziren, Trianan alegia, Betis kalean hain zuzen, Urrearen Dorrearen aurrean, Guadalquivir ibaiaren bazterrean.

Juan de la Encinak adierazten digun bezala, Sevillak liluratu egin zuen Gustavo: “Berak serio demonio esaten zuen moduan, oinak Sevillako kaleetan jarrita, bere arbasoen iraganaren errebelazioa izan zuen, -Zeinen ederra den hau! -oihu egiten zuen ateraldi liriko paregabean, hemen jartzen ez dugun interjekzio bat aurretik jarriz.