G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 El coitao - 1908  Pag.  1 2 3 4 5 6 7 8 

Pariseko egonaldi aztoragarri eta emankorraren ondotik, Bilbora itzuli beharra etorri zen. Hemen, "El Coitao" irtzi aldizkariaren sorkuntza literarioaren abenturan sartu zen. Lehen alea 1908ko urtarrilaren 26an agertu zen, prestaketa lan luzearen ondotik.

"Hesperian, penintsulako gainerako tokietan bezala, pasioak ez ziren askatzen, horrela eginez gero Espainiak bere buruari uko eginen baiziokeen. Hesperian maiz askatzen zirenak, hesperiarren garrasi eta oihu erromantzak ziren, berria zen guztiaren aurka, nekazari giroko eskasia eta barbariea gainditzea zekarren mugimentu askatzaile ororen aurka".

Bilbon ez zegoen, artean, inolako aldaketarik. Lehengo probintzietako hiri zaharkitu berbera izaten segitzen zuen eta, Hesperia deitu zioten, aspaldian Iberiar penintsula guztiari ematen zitzaion izena, horrela Bilbo bere gainbeheran abandonaturiko herrialde baten ikur bihurtuta.