G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 Lizarra: 1936-1947  Pag.  1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 

1936ko maiatzean amaitutzat eman zen Nafarroako Foru Diputazioaren Jauregiko Batzar Aretoko lana. Urte hartako ekainean, berriz ere Madrid jo zuen Gustavok, Arte Ederren Erakusketa Nazionalean parte hartuz. Hiru koadro aurkeztu zituen: “Euskal Itsasertzak”, “Arrantzaleak” eta “Nafar Jota, Erronkari”, azken hau egin berria. Nafarroan barna egindako ibilaldien ondorio zen azken hau, Lizarran lekutu baitzen maiatzaz geroztik, Iruñeko Diputazioarentzako lanak amaitu ondoren.

Lizarran, leinuaren ama Juana anderearen ondoan, eta azken urteetan haien zaindari zen Julia Landa anderearen ondoan, “etxe zuria” izeneko etxean bizi izan ziren, Los Llanos izeneko Ega bazterrean. Txoko hura, Diputazioko lanak egiteko gai bila zebilelarik aurkitu zuen.