G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 Autolitografiak eta muralak (1932-1936)  Pag.  1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 

1932 arte itxoin beharko da Maezturen lanak berriz ere Bilbon ikusteko. Hiri hartako Arte Modernoko museoan egindako Euskal Artisten II Erakusketan parte hartu zuen. Sei urte igaro ziren, aurreko erakusketa museo hartan bertan egin zenetik, eta oraingoan Aurelio Arteta izan zen zuzendari, maiatzaren 15etik ekainaren 15era bitartean luzatu zelarik. Erakusketa horretan parte hartu zueneko azken aldia izan zen honako hau, 1934an egindakora ez baitzen joan. Artearen joera garaikide guztiak biltzen zituen erakusketa hark, une hartako lanik onenak ikusteko aukera zabala eskaini zuen.

Gustavo, artisten belaunaldi berrietatik aparte geratzen zen gero eta gehiago, haiek abangoardiakoak baitziren, adierazpide erabat berritua zutenak. Epaimahaiak ere, haiei eskaini zien arretarik handiena, batez ere margolarien azken belaunaldiei.