G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 1930 eta 1931 urteak  Pag.  1 2 3 4 5 

1930 eta 1931 urteak tarte arraroa izan ziren Gustavoren sormen ildoan. Emankor ekoizten jarraitu bazuen ere, estudioan sartuta aritu zen, inguruan gertatzen zirenak alde batera utzita, ekitaldi eta erakusketei sorgor, arduratuago bere erronkekin, hauek gainerakoengan sor zitzaketen iritziekin baino.

Hala ere, Gustavori buruz literaturazko irudipena dugu eta, hortaz, ez litzateke gehiegizkoa izanen pentsatzea “abatea bezain borobila, lagunarterkoa eta Bagaría-k marraztuak diruditen begiez beti ere galdezka ari zaigun” gizon honek, Shanghaira alde egin zezakeela halako batean, Txina urrunera, emakume txinatar batek “amodioa egin diezadan”.