G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 La Camorra Dormida - 1927  Pag.  1 2 3 4 5 6 7 8 

1927an bi gertakari izan ziren, Gustavo bete-betean harrapatu zutenak. Bata, Aurelio Arteta margolariak Bilboko Arte Modernoko museoko zuzendari kargua uztea, eta bestea, Adolfo Guiard margolariari egin zitzaion omenaldia.

Lehenbizikoan parte hartu zuen (bertara joanda besterik ez bada ere) bilbotar gizarteak eta artistek oro har hari eskainitako omen eta oneste ekitaldian. Bigarrenean berriz, jaiaren prestaketan esku hartu zuen zuzen, Bilboko Carlton Hoteleko aretoak apaintzeko egindako dekoratuak eginez.

Otsailaren 3ko data duen gutun batean, Aurelio Artetak bere zuzendari kargu uztearen berri eman zuen, udal agintariek aurrekontuen eztabaidan erakutsi zuten kexuak zirela eta. Izan ere, museoaren ibilera eragoztezaz gain, Arteta beraren lana ere kolokan jartzen baitzuten, bai zuzendari gisa bai fondoak erosteko arte irizpideen aldetik ere, leporatzen baitzioten kalitatezko lanen aldean lagunek egindako lanak erostea lehenesten zuela.