G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 Paris - 1907  Pag.  1 2 3 4 5 6 

Urte honetan egin zuen Maeztuk lehen ateraldia Parisera. Bidaia hark eman zion hasiera harat-honat ibiltzeko grinari, geroztik Espainiako geografia goitik behera eta Europako hainbat herrialde korrituz eman baitzuen bizimodua, aldi batez bederen.

Pariseko egonaldiak hiru hilabete iraun zuen, apiriletik ekainera. Han ezagutu zuen Picasso; garai hartan "Les demoiselles d´Avignon" koadro ospetsu eta enblematikoa margotzen ari zen.

Maeztu gazteak korriente berrien ezagutzan sobera sakondu ez bazuen ere, Frantziako hiriburuak margolaritza espainiar klasikoa indar handiagoz hautemateko parada eskaini zion. Beste margolari espainiar zenbaiti ere jadanik gertatua zitzaien paradoxa bera, Gustavo bezala, irekitasunaren aldeko joeren bila hara joan zirenean.