|
Manuel Angoso salmantinoa eta bere familiarekin zuen adiskidantzari, eta Villalobos jaunarekin zuen harremanari esker, hura Madriden ezagutu baitzuen, Salamankako Kasinoan erakutsi zituen bere lanak Gustavok, 1926ko urtarrilean.
Lazaro txikiaren lurretan, Kasinoko solairu nagusiko areto noblean jarri zen erakusketa. Aretoaren apaingarri, hainbat kutxa, oihal “txarroak”, Cantalapiedrako alfonbra zaharrak, larruz jantzitako Kordobako aulki erosoak eta antigualeko lorontziak, Manuel Angoso, Angel Vázquez de Parga eta Alberto Losada jaunek emanak, besteak beste. Giro hartan erakutsi zituen, bada, eramandako 24 artelanak, olioak eta marrazkiak, guztien artean bere egile lanaren atzera ikuspegi ongi osatua eskaintzen zutelarik. |