G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 Paris, Gernika, Madrid, Amsterdam (1922-1925)  Pag.  1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 

Londresko egonaldiaren ondoren, Parisera joan zen Gustavo 1922ko maiatzean, han bere lana erakusteko asmoz. Aukeratutako lekua Devambez Galeriak dira, Boulevard Malesherves karrikako 43an.

Bilboko Editorial Vasca argitaletxean egindako katalogo mardul bat berarekin zeramala joan zen hara. Bertan, bere lan aukeratu sorta biltzen zuen, eta haiekin batera testu anitz, ia guztiak ingelesez idatziak, Londresen emandako denboran jaso zituen kritiken laburpenak. Testu bakarra zen frantsesez idatzia, 1916an Euskal Artisten Elkarteak Madrilen egindako erakusketa zela eta, Valle-Inclanek idatzitako testuaren itzulpena, alegia.