|
Ramón Gómez de la Sernaren eskariei erantzunez Madriden egin zuten Margolari zintzoen Erakusketa, euskal margolaritzak zekarzkien berrikuntzei sarrera eman ziena.
Hautaketa eta muntaia guztiaz Gustavo de Maeztu arduratu zen, Euskal Artisten Elkartearen izenean. Erakusketak eragindako lan guztiak egin zituen, koadro guztiak paketatu, batzuen eta besteen etxeetan bilatu, beharrezko baimen guztiak eskuratu...
Elkartearen sorkuntzarako borrokan aritua bazen, ez zen gutxiago arituko bada, haren zabalkunderako. Txalekoa jantzi eta mailua eskuan hartuta banan banan iltzatu zituen koadro guztiak, bakoitza bere tokian. |