|
Urte hartan Maeztuk idazle lana ia erabat ahaztu eta ia erabat margolarolaritzari emana dugu, herrialdea goitik behera ibiliz, eredu berrien bila nahiz bere margolanak erakusten aretoz areto, Euskal Artisten Elkartearekin edota bere kabuz.
Ikusminez jositako bidaiari eta aldi berean arduragabea, espiritu bohemiokoa eta ibiltaria, haizean barrundatzen zuen, eta han aurkitu lagunarteko mahaia, dudarik gabe izar ibiltariren batek gidatua, beti ere mahaira iristen baita solasaldi isilen tenorean. Estanislao María de Aguirrek hitz egiten digu aldarte maitakorreko Maeztu batez, baina maitasunez gabetua, ez baitu behin ere bere laguntasunaren arrastorik uzten “nahiz eta bere lagunarte gartsua berehala zabaltzen den bideetan barrena, bere gogo ibilzaleak ezinbestez agintzen dion lekurantz”. |