G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 Eva - 1915  Pag.  1 2 3 4 5 

Azaroaren 22an Filarmonikoaren Aretoan Euskal Artisten Elkartearen erakusketa berri bat zabaldu zuten. Arte erakusketa hark astinaldi handi samarra jaso zuen, Gustavo de Maeztuk margotutako “Eva” izeneko koadroak sortu zuen zalaparta zela medio. Margolan hartaz gain, “Vozmedianoko ezkongaiak”, “Antonia” eta “Flora” eraman zituen Maeztuk.

José Francésen iritziz, auziaren azpitik nazio osoko kontu bat zegoen: biluziarekiko gorrotoa, hain zuzen. Izan ere, oroz gain arteaz arduratzen zen “La Esfera” astekariari galarazi baitzioten biluziak argitaratzea, behin Velázquezen “La Venus del espejo” eta Goyaren “La maja desnuda” argitara eman eta milaka gaitzespen jaso zituelako. Gizarte hark gorriz markatzen zituen katalogoak, biluziak ageri ziren lekuetan.