|
1915ean erakusketa ugari egin zituen Gustavok, berak bakarka nahiz beste artista batzuekin batera egindakoak, batez ere Madriden eta Bartzelonan. Beste ezaugarrietako bat, “Eva” bere azken koadroaren erakusketa zela eta Bilbon sortutako iskanbila izan zen.
Aurreko urtean Bartzelonan izandako arrakastaren ondoren, derrigor erakutsi behar zuen bere lana Madriden, arteari zegokionez hiri gutxietsia berau, baina oraindik ere ezinbestekoa artisten ibilbidean. Katalunian abangoardia zegoen bezala, Madriden aurreko mendea zen nagusi. Erakusketa Nazionala nazioartean hedatzeko saioak porrot egin zuen, gerrak ekarritako zailtasunak zirela medio.
|