|
1914ko martxoan, Bruselan, Darío de Regoyos margolariaren omenezko erakusketa egin zen, aurreko urteko urriaren 29an hila baitzen, Bar- tzelonan. Regoyos Euskal Artisten Elkarteko kide izanik, elkarteko lagun anitz joan zen erakusketara. Han ziren artista guztien zerrenda osoa ez badugu ere, Gustavok ez zuela hitzordua huts egingo uste dugu, izan ere, erakusketa haren asmoa belaunaldi berrien eredua izandako artista bati omenaldia egitea baitzen, eta Maeztuk begiramen handia eta esker ona baitzion hari. |