|
1905ean, maiatzaren 16an hasita, Elkarte Filarmonikoaren egoitzan egin zen Bilboko Arte Ederren Erakusketan parte hartu zuen. Laugarren erakusketa zen, eta Gustavok 17 urte zituen. Parte hartu zuten beste artista batzuk honako hauek izan ziren: Losada, Alberto eta José Arrúe, Regoyos, Larroque, Asarta, Sáenz Venturini, Daniel eta Ignacio Zuloaga, Iturrino, Pablo Uranga, Seguí, Araluce, Berrueta, Durrio, Basterra, Moisés Huerta, Guiard eta Canals. Gustavok ikusgai jarri zituen hiru lanek honako izen hauek zituzten: "Un estudio", "Bodegón", "Estudio para un retrato".
Hurrengo urtean ere berriz egin zuten Bilboko Elkarte Filarmonikoan Arte Ederren erakusketa, Arte Modernoaren Erakusketa izena ere hartu zuena. Gustavok lau koadro jarri zituzten ikusgai: "Alcalde en traje antiguo", "Mujeres del campo", "Aldeana" eta "Bodegón". |