|
Losadaren zaletasunak Grecoren eta Velazquezen margolaritzarantz egin zuen eta, haren irakaspenei esker, euskal margolariak, Gustavo haien artean, beren bidea joan den mende bukaerako Madrileko eta Erromako margolaritza akademikotik kanpo egiten hasi ziren, Goyak, Grecok, Velazquezek eta Riberak utzitako herentziarekin lotuz beren kezkak.
Maeztu gazteari Losadaren arrasto argiak nabari zaizkio, ez bakarrik bere margolanek, jendea ageri dutenek batez ere, maisuaren garbizaletasuna ageri dutelako, baita "Espainiako aspaldiko artea” berezko indarrez sentitzen duelako ere, bere izaera indartsuak, bere zaletasunek eta joerk, antzinako maisuek egindako pinturarekin zerikusi handia baitzuten, hain zuzen ere.
“Guzmán de Alfarache” eleberriarekin izugarri zaletu zen estudio hartan, eta Mateo Alemanen liburuan ageri zen gizarte guztia erretratatu nahia piztu zitzaion. Gaztea zen artean, izan ere, eta burua bete egiten zitzaion "pikareska ibiltari" hartako eskenak irudikatuz. Baina artean ez zen amets haiek mihiseratzeko behar adinako trebetasun teknikoaren jabe. |