G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 Lehenbiziko urteak  Pag.  1 2 3 4 5 6 7 

Bost senide ziren osotara, Gustavo eta beste bi anaia, Ramiro eta Miguel Angel, eta bi arreba, Maria Ángela eta Ana, Gustavo bera gazteena zela. Etxekoa zuten, baita ere, guztien heziketan garrantzi handikoa izan zen pertsonaia bat, Magdalena Echevarria, alegia, edo eurek maitekiro Madalen deitzen zioten emakumea.

Gasteiz, urte haietan, joria zen kultura adierazpenetan; horra hor, erakusgarri gisa, antolatzen ziren kultura, zientzia eta komunikazio ekitaldiak, edota garai hartako kazeta eta aldizkari ugariak, hala nola, "El Porvenir Alavés", "El Fuerista", "El Norte de España", "La Trompeta", "La Guindilla", "La Gaita", "El Contrabajo",... Seriotasuna eta satira tartekatzen zituzten kazeta haiek, eta Díaz Olano, Gustavo de Maezturen lagun minaren mailako artistek hornitu zituzten irudiz. Dena den, adinagatik eta hiria oso gazterik utzi zuelako, ez zituen gozatu ahal izan kultur jarduera hauek.

Manuel eta Juana jaun-andreak Gasteizen ezarri zirenean, indiano aberatsen gizarte maila zuten eta hiriko dotoreenekin biltzen ziren, bizimodu bikainean, etxean oparotasun eta erosotasun giroa nagusi zutelarik, batez ere Ramirok.