G u s t a v o   d e   M a e z t u   M u s e o a
 
 
                       
 
BIOGRAFÍA
 
 Lehenbiziko urteak  Pag.  1 2 3 4 5 6 7 

1887ko Abuztuaren 30ean, goizeko zazpi eta erdietan, Gustavo de Maeztu eta Whitney jaio zen, Gasteizko Florida kaleko 48ko hirugarrenean. Ama, Juana Whitney eta Boné andrea, Nizan, Frantzian, jaioa zen, Italiako Milanen sorturiko Juan Whitney jaun merkatariaren eta Londresko Sara Boné anderearen alaba. Aita berriz, Manuel de Maeztu jauna, Kubako Cienfuegos hirian jaioa eta hainbat ondasunen jabe zen, Errioxako Alcanadreko Francisco de Maeztu jaunaren eta Kubako Cienfuegoseko Ana Rodríguez andrearen semea.

Mikel Deuna Goiaingeruaren elizan bataiatu zuten, irailaren 2an, aita-amaponteko Ramiro eta Ángela, aitaren anai-arrebak zirela. Gustavo Jorge Pelayo izenak ezarri zizkioten.

Gustavoren formakuntzan garrantzi handia izan zuen familia kosmopolita batean sortzeak. Ipurterrea genuen gaztea, inondik ere, nekez laketzen diren horietakoa; sortze lanerako inspirazioa, paisaia eta jende anitzekin izandako harremanetik lortzen zuen, eta hala ibili zen, bidez bide, Iberiako penintsula guztian eta Europako hainbat herritan barna.